Ekonomia -
Astelehenean
Nafarroako epaileek protesta hasiko dute Justizia erreformaren aurka
"Justizia motela dela eta ezer egiterik ez dagoelako ideia desagerrarazi nahi dugu", esan dute epaileek. Gainera, ez dute Estatu mailan mugagabeko greba egitea baztertzen.
Erredakzioa
Nafarroako epaileek protesta hasiko dute astelehenean Justizia Ministerioak bultzatutako erreformaren kontra. Lege aurreproiektuak lanik gabe utziko ditu 1.000 ordezko epaile.
Justizian inbertitzea eskatzen dute eta mugagabeko greba egitea ez dute baztertzen. Hala ere, momentuz, euren ordutegia zorrotz beteko dutela iragarri dute, ordu extrarik gabe.
Mari Paz Benito Iruñeako epaile dekanoak ETBri adierazitakoaren arabera, erreformak "ordezko epaileak desagertarazi nahi ditu eta baja guztiak epaile titularrok betetzea nahi du".
"Zentzuzko lan-karga"
Epaileek onartu egiten dute ordezkoen kopurua murriztu egin behar dela, baina guztiz kendu gabe. Horrez gain, "zentzuzko lan-karga" izateko beharrezkoak diren plazak sortzea eskatzen dute.
"Justizia motela dela eta ezer egiterik ez dagoelako ideia desagerrarazi nahi dugu", adierazi du Benitok. Gainera, ez dute Estatu mailan mugagabeko greba egitea baztertzen.