Krisi Ekonomikoa -
Greba orokorra azaroaren 14an
Funtzionarioen sindikatuak ez du greba orokorrarekin bat egingo
Sindikatuaren arabera, erabakia "gehiengo handi baten babesarekin" hartu dute, baina ez aho batez.
Erredakzioa
CSI-F funtzionarioen sindikatuak ez du azaroaren 14ko greba orokorrean parte hartuko "arduraz jokatzea" argudiatuta. Sindikatuaren ustez, ez da greba egiteko momenturik egokiena, Gobernua Europari erreskatea eskatu ala ez pentsatzen ari delako, eta lanuzteak erreskatearen baldintzetan eragina izan dezakeelako.
Sindikatuak aditzera eman duenez, greba ez egiteko erabakia "gehiengo handi baten babesarekin" hartu dute, baina ez aho batez.
Gauzak horrela, sindikatuak Gizarte Goi-bilerak CCOOk eta UGTk deitutako grebari emandako babesarekin bat ez egitea erabaki du, nahiz eta Gizarte Goi-bilera horren parte izan, beste ehun elkarterekin batera.
Erreferenduma
Grebaren kutsu politikoari dagokionez, Miguel Borra sindikatuko presidenteak azpimarratu egin du greba erreferendum baten eskaerari lotuta dagoela, eta CSI-F ez dagoela "gobernuak jarri edo kentzeko", ezta lanarekin lotura zuzena ez duten aldarrikapenen alde borrokatzeko ere.