Krisi Ekonomikoa -

INEren datuak

Espainiako pertsona aktiboen laurdena langabezian dago

EAEn, langabezia % 4,38 hazi da, % 15,48 arte. Nafarroan, berriz, langabezia % 1,5 murriztu da, eta Estatuko tasa baxuena dago (% 14,95).

Espainiako pertsona aktiboen laurdena langabezian dago. Argazkia: amaliorey.com
Espainiako pertsona aktiboen laurdena langabezian dago. Argazkia: amaliorey.com
Langabeziak gora egiten jarraitzen du

01:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako langabe kopuruak gora egin zuen 2012ko hirugarren hiruhilekoan. 85.000 langabe gehiago daude ekainean baino, 5.778.100 hain zuzen ere, eta langabezia-tasa, % 0,38 igota, % 25.02ra iritsi da, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakitera eman duenez.

Era berean, Pertsona Aktiboen Inkestak agerian utzi du 96.900 langile gutxiago dagoela Estatuan, 17.320.300.

Era berean, inoiz baino etxe gehiago daude familia osoa langabezian dutenak, 1.737.900, aurreko hiruhilekoan baino 200 gehiago.

Langabezia % 4,38 hazi da EAEn, hirugarren hiruhilekoan

Langabezia % 4,38 hazi zen EAEn hirugarren hiruhilekoan. Izan ere, ekainean baino 6.600 langabe gehiago zeuden iraila amaieran, 157.700 hain zuzen ere. Hori horrela, langabezia-tasa % 15,48ra iritsi da.

Nafarroa, Estatuko langabezia datu onena

Nafarroan, berriz, egoera ekainean baino hobea da, 46.200 langabe gutxiago baitaude. Langabezia-tasa % 14,95era jaitsi da, eta % 15etik beherako langabezia-tasa duen erkidego bakarra da Estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea