Ekonomia -

500 pertsona kalera Espainian

Gamesak 1.800 langile kaleratuko ditu, 2013an etekinak izateko

Gamesak 33 milioi euro galdu ditu lehenengo seihilekoan eta dituen zentroen % 35 itxiko du.

Gamesak 1.800 langile kaleratuko ditu

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa airesorgailuen ekoizleak enpresa-taldearen tamaina egokitu eta 1.800 pertsona kaleratuko ditu, langileen % 20,2, 2012ko urria eta 2013ko lehen hiruhilekoa bitartean. Asmoa da neurrien ostean irabaziak izatea.

Espainian, zehazki, 500 langile kaleratzea ekarriko du tamaina egokipen horrek, hau da, herrialde espainiarreko langileen % 10,9, enpresak zabaldu duenez.

Gamesak, 2013-2015 eperako, ahalik eta etekin handiena lortu nahi du tamaina txikiko negozioen bidez; negozioak 1.800 eta 2.000 megavatio (MW) 2013an eta 2.200 eta 2.400 MW artekoak, 2015ean, izango dira.

Enpresaren arabera, bere "gaitasun industriala handiegia" da, eta horrek mozkin-marjinetan eragiten du -Gamesak 33 milioi euro galdu ditu lehenengo seihilekoan-, hori dela eta, dituen zentroen % 35 itxiko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea