Krisi Ekonomikoa -

Opor Fiskalak

De Andresek dio Eusko Jaurlaritzak 'defizita arindu' nahi izan duela

"Zorrak ordaintzeko eta Eusko Jaurlaritzaren defizita ordaintzeko erabili bada, akats oso handia irudituko litzaidake", esan du Arabako ahaldun aagusiak.

Hiru Ahaldun Nagusiak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera. Argazkia: Efe
Hiru Ahaldun Nagusiak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera.
Hiru Ahaldun Nagusiak, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier De Andres (PP) Arabako ahaldun nagusiaren arabera, ‘opor fiskalak’ itzuli dituzten enpresei dirua bueltatuz, Eusko Jaurlaritzak bere defizita arindu nahi izan du.

Euskal Finantza Batzordeak (EFB) diru-sarreren iragarpena onartu zuen atzo egin zuten batzarrean, eta bertan ‘opor fiskaletatik’ lortutako dirua ere kontuan hartzea erabaki zuten, Gobernuak eta Gipuzkoako Diputazioak lortutako akordioari esker. Kontran, Bizkaiak eta Arabak erabaki horren aurka egin zuten.

Gaur hedabideei eginiko adierazpenetan, De Andresek erabaki horren kontrako iritzia azaldu du. "309 milioi horiek gorde egin beharko lirateke, Luxenburgoko Auzitegiak ez baitu oraindik gai horren inguruko epairik eman

"Larrutik ordaintzen ari gara"

Gainera, diputatu nagusiak "Rover kasuan" gertatutakoa errepikatu daitekeela ohartarazi du. Kasu hartan, Arabako Diputazioak Rover auto markako kotxeen salmentan lortutako BEZ guztia itzuli behar izan zion Gobernu Zentralari, 435 milioi euro, guztira.

"Diru hori Auzitegi Gorenak epaia eman baino lehen banatu eta gastatu zen, eta orain larrutik ordaintzen ari gara guztia itzultzeko", esan du ahaldun nagusiak.

Hori dela eta, "2012. urteko kontuei kasu egin beharrean, zuhurtziarekin jokatzea" gomendatu du buruzagi arabarrak.

"Erabateko akatsa"

Gainera, "Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak aurretik egindako batzarretan, diru hori Arabako industrian inbertitzeko" erabiliko zela erabaki zutela azaldu du."Lurralde hori baita industrian bizi den krisiaren ondorioak gehien jasan dituena".

"Zorrak ordaintzeko eta Eusko Jaurlaritzaren defizita ordaintzeko erabili bada, akats oso handia irudituko litzaidake", esan du Arabako ahaldun nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea