Krisi Ekonomikoa -
Finantzen Euskal Kontseilua
Gipuzkoako Aldundiak ukatu egin du Bilduk eta PSEk akordioa izana
Finantzen Kontseiluan bi erakundeek jarrera berdina agertu izana "zintzotasun politikoagatik" izan dela azaldu du Ogasun diputatuak.
Erredakzioa
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak ukatu egin du Bilduren eta PSE-EEren artean "itun politikoa" dagoela, eta atzo, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan, jarrera berdina agertzeko arrazoia "zintzotasun politikoa" dela azaldu du.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Franco "harrituta eta haserre" agertu da atzoko bileran gertatutakoaren interpretazioak irakurri eta gero.
Batzarrean, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak 'opor fiskalen' harira enpresek itzulitako dirua 2012ko ekitaldi ekonomikora gaineratzea adostu zuten.
Araba eta Bizkaia, baina, aurka agertu ziren, Europako auzitegiek behin betiko erabakia hartu ez duela argudiatuta. Horren ildotik, Bizkaiko Aldundiak Patxi Lopezen Aurrekontuak "makillatu" izana egotzi die Jaurlaritzari eta Gipuzkoari.