Krisi Ekonomikoa -
Greba orokorra
'Seriotasuna eta zuhurtzia' eskatu ditu Confebaskek
'Ez dirudi greba orokorra deitzea krisitik ateratzeko bide egokiena denik', Jon Bilbao Confebaskeko idazkari nagusiaren ondokoaren iritziz.
Erredakzioa
CCOO sindikatuak greba orokorra deitu du azaroaren 14rako, eta horren harira, hitz egin du Jon Bilbao Confebaskeko idazkari nagusiak. "Ez dirudi krisitik ateratzeko bide egokiena greba orokorra deitzea denik", eta "seriotasunez eta zuhurtziaz jokatzeko" eskatu die sindikatuei.
Egungo egoera zaila da, eta herritarrek zein langileek gaizki sentitzeko arrazoiak dituzte, haren iritziz.
"Hala ere, zer egin behar dugun pentsatu behar dugu: protesta egin edo elkartu, eta krisitik ateratzeko zer egin dezakegun pentsatu", gaineratu du.
2008az geroztik zenbat greba egin diren "ahaztu" duela aitortu du Jon Bilbaok: "Orain estatu mailako sindikatuen txanda da, sindikatu nazionalistek eurena egin baitzuten."
Sindikatuen helburua "ezberdintasunak markatzea da eta ez protesta egitea", gaineratu du.