Krisi Ekonomikoa -

Bilera

Rajoy, Merkelen aurrean: 'Lortutako akordioak bete egiten dira'

Alemania, Finlandiarekin eta Holandarekin batera, bankuen batasuna 2013an indarrean sartzearen aurka dago, eta hori Espainiako bankuak zuzenean onbideratzea ekiditen ari da.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Europako PPren Kongresuko osoko bilkuraren (besteak beste, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra zegoen bertan) aurrean esan duenez, "lortutako akordioak bete egiten dira", Europako PP "familia politiko serioa" delako. Alemania, Finlandiarekin eta Holandarekin batera, bankuen batasuna 2013an indarrean sartzearen aurka dago, eta hori Espainiako bankuak zuzenean onbideratzea ekiditen ari da.

Gobernuburuak emandako hitzaldian Europako Kontseiluak ekainean lortutako akordioak gogora ekarri ditu, besteak beste, bankuen batasuna eta batasun fiskala; horiek jarritako epean betetzea eskatu du. Halaber, urtea amaitu baino lehen bankuak berrikusteko mekanismoa hitzartzearen alde egin du.

"Ahultasunaren edozein seinale edo helburu horien inguruko zalantzek ezbaian jartzen dituzte geure sinesgarritasuna eta egonkortasuna", azpimarratu du Mariano Rajoyk. Horrez gain, "orduan lortutako akordioek ez huts egiteko" eskaera egin du, eta herrialdeek "egoerak eskatzen duen moduan" jardutea espero duela ere nabarmendu du.

Europa eraikitzeko lanetan aurrerapenak izan diren mezua

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak arratsalde honetan Angela Merkel kantzilerrari azaldu dionez, Bruselako Europako Kontseilutik Europako eraikuntzan aurrerapausoak egin diren mezua irtetea espero du, Moncloatik jakitera eman dutenez. Biek oraindik ez dute Espainiaren erreskatearen inguruan hitz egin, ordu erdi iraun duez hizketaldian.

Iturri horiek esan dutenez, Merkel bat dator Europaren eraikuntzan aurrerapausoak eman diren mezua plazaratzean. Halere, Rajoy eta Merkel ez datoz bat gai batzuetan.

Lau presidenteek (Van Rompuyk,Mario Draghi, Durao Barrosok eta Jean Claude Junckerrek) Europako goi-bilera honetarako egindako dokumentuaz ere hitz egin dute. Mariano Rajoyk garrantzia gehiago eman dio bankuen batasunaz aritzen den zatiari, Angela Merkelek, aldiz, batasun fiskala nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea