Krisi Ekonomikoa -
Atzeraldia
Ekonomia % 0,4 inguru jaitsi da uztailetik irailera
De Guindosen hitzetan, ekonomia "egonkortzen" ari da, hirugarren hiruhilekoa eta bigarrena "oso antzekoak" izan baitira.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroak aurreratu duenez, Espainiako ekonomiak hirugarren hiruhilekoan izan zuen bilakaera bigarrenean izan zuenaren "oso antzekoa" izan da. Orduan, ekonomia % 0,4 jaitsi zen, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, eta % 1,3 iazko epe berdinarekin konparatuta.
Elvira Rodriguezek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko (CNMV) presidente kargua hartzeko ekitaldian, datuok "egonkortasuna" dakartela adierazi du De Guindosek.
"Nolabait, hirugarren hiruhilekoa eta bigarrena oso antzekoak izan dira", azaldu du. Gainera, datuak Europakoak baino hobeak direla gaineratu du, Europan hirugarren hiruhilekoa bigarrena baino txarragoa izan baita.
De Guindosen arabera, Ministerioak ez ditu oraindik adierazle ekonomiko guztiak, baina esku artean dituzten datuekin, ekonomia ez dela are gehiago hondatu ulertu dute.