Ekonomia -

Akordioa

Alemaniako trenek Hiriko kotxea gehituko dute garraio sarean

Deutsche Bahn Alemaniako trenbide sareak eta Hiriko partzuergoak elkarlan akordio bat sinatu dute.

Hiriko kotxea Bruselako aurkezpenean. EITB
Hiriko kotxea Bruselako aurkezpenean.
Hiriko kotxea Bruselako aurkezpenean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deutsche Bahn Alemaniako trenbide sareak Hiriko kotxe elektrikoa aukeratu du Berlineko garraio sarea osatzeko.

Goizean sinatu dute elkarlan akordioa Alemaniako hiriburuan eta proiektu pilotua hasiko dute.

Euskal enpresen partzuergoak jakitera eman duenez, 2013an lehen fase bat egingo dute eta Berlinen erabilera publikoa emateko probak egingo dizkiote autoari.

Oniritzi tekniko guztiak izan ostean, 2014an "eFlinkster" izeneko Deutsche Bahn-en kotxeen erabilera partekatuaren sisteman integratuko dute. Hiriko partzuergoarentzat akordioak "lehen mailako babesa" dakar, Deutsche Bahn mundu osoko mugikortasun eta logistika hornitzaile nagusietakoa baita.

Alemaniako trenak dira Deutsche Bahnen ardatza eta urtean 2.700 milioi lagun eramaten ditu. Enpresa 130 herrialdetan dago eta 290.000 langile ditu denera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea