Ekonomia -

Zamudioko enpresa

ITPk GTP motorra egin, eta 2.500 milioi euroko salmentak lortuko ditu

Pratt&Whitney enpresarekin egindako akordio baten emaitza izan da proiektua. Zamudion eta Mexikon garatuko dute, eta 100 milioi euroko inbertsioa izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ITP enpresak Pratt&Whitney konpainiarekin akordio bat sinatu du GTF motorraren sortze, ingeniaritza eta mantentze lanetan parte hartzeko. Proiektu hori Zamudion eta Mexikon garatuko dute, eta 2.500 milioi euroko salmentak izatea aurreikusi dute programa osoan zehar. 100 milioi euro inbertituko dituzte.

Zamudioko Parke Teknologikoan (Bizkaia) eman dute proiektu hau ezagutzera emateko prentsaurrekoa, Ignacio Mataix ITPko idazkari nagusia izan da horren arduraduna, eta kontratu “estrategiko” honek konpainiarentzat abioien motorren merkatuan sartzea esan nahi duela nabarmendu du, orain arte bertan presentziarik ez dutela izan azaldu du.

Akordio hau ITPren Zamudioko egoitzan sinatu dute Mataixek eta Todd. J. Kallman Pratt&Whitneyren Motor Komertziaelen presidenteak. Azken horrek esan duenez, konpainia “harro dago ITPri ongietorria emateaz PurePower motorren familian duen partaidetza kontuan izanda”. “Kolaborazio arrakastatsua espero dugu akordio honi esker” nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea