Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak
NDFk 'denbora gehiago' eskatu du Espainiarentzat
Hain zuzen ere, murrizketak ezartzeko denbora gehiago emateko deia egin du.
Erredakzioa
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak "denbora gehiago" eskatu du Espainiak, Portugalek eta Greziak murrizketak ezarri ahal izateko.
"Hobe da denbora gehiago edukitzea, hori da Espainiarentzat, Portugalentzat eta Greziarentzat eskatzen duguna", ezaldu du Frantziako Finantza ministro ohiak, NDFk eta Munduko Bankuak urtero egiten duten bilera hasi baino lehen.
NDFk zuzendariak gogorarazi duenez, "eurogunea krisiaren erdigunea da", eta, horrenbestez, "neurri gehiago eta azkarrago" abiatzeko deia egin die gobernuei.
Nolanahi ere, Lagardek ohartarazi du Europako banku zentralek esku hartzea ez dela nahikoa izango krisitik ateratzeko.
Zehazki, finantza sistemaren erreforma bukatzeko, langabeziari aurre egiteko eta Aurrekontuetan oreka lortzeko eskatu du.