Krisi Ekonomikoa -

Goi-bilera Parisen

Erreskateen aurrean baldintza berririk ez ezartzea eskatu du Hollandek

Espainiar eta frantziar presidenteak Parisen batu dira, Europako egoera ekonomikoaz hitz egiteko antolatutako goi-bilera batean.

Rajoy eta Hollande Parisen. Argazkia: Efe
Rajoy eta Hollande Parisen. Argazkia: Efe
Rajoy eta Hollande Parisen bildu dira

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidenteak Espainiak “euroguneko bankuen batasunean ahalik eta gehien aurreratzeko” egin duen apustuarekin ados dagoela esan du asteazken honetan.

Hollandek Parisen egin ditu adierazpen horiek, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin batera eginiko goi-bileran. Bilera horren ostean, “hurrengo asteetan egingo diren goi-bileren aurrean” bi herrialdeek jarrera berdina dutela azpimarratu du frantziar presidenteak.

Rajoyk, bere aldetik, ekainean horren inguruan hainbat erabaki hartu zirela gogorarazi du. “Eskatzen dugun gauza bakarra neurri horiek betetzea da”, gaineratu du.

Baldintza berriak

“Askotan galdetzen didate ea noiz erreskatatuko duten Espainia, baina Espainiari dagokio horri erantzutea”, esan du Hollandek Espainiako Gobernuak laguntza eskatu beharko lukeen galdetuta.

“Horretarako sortu dugu MEDE-a (erreskaterako funtsa iraunkorra), eta horrez gain Banku Zentralak beste esku-hartze osagarri bat egin du. Horri esker, laguntza eskatzen duten herrialdeek ez dute baldintza berririk jasango, soilik hasieratik ezarritakoak”, azaldu du presidente frantziarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea