Krisi Ekonomikoa -
Erreformak
NDFk Erreforma Plana positibotzat jo duela esan du De Guindosek
Eurotaldearen azken bileran, bankuentzako finantza-laguntza eta Gobernuak onartutako erreformak goraipatu zirela adierazi du.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako Erreforma Plana eta 2013rako aurrekontu politika oso positibotzat jo duela adierazi du Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak.
Nazioarteko Diru Funtsaren iragarpenaren ostean egindako galderei erantzun die, izan ere, Espainiako ekonomiak % 1,5 atzera egingo duela jakin da aste honetan.
Eurotaldearekin izandako azken bileran, bankuentzako finantza laguntza, aurrekontuen politika eta Gobernuak onartutako erreformak goraipatu zirela adierazi du De Guindosek. "Cristine Lagarde NDFko presidenteak ere goraipatu zituen", gaineratu du.
Gobernuaren politika euroguneko egonkortasunaren alde egitea dela azaldu du.
Bestalde, Juan Moscoso diputatu sozialistak bigarren erreskatearen inguruan galdetu dio eta NDFaren aurreikuspen txarrek aurrekontuek "sinesgarritasunik" ez dutela adierazten dutela uste du.
Ministroa, ordea, Europa mailako politikak (behin betiko Egonkortasunerako Mekanismoa, bigarren mailako merkatuetan Europako Banku Zentralak zorra erosteko programa eta zerga-batasuna lortzeko erabakiak, besteak beste) sustatzearen alde azaldu da, "finantza- sistemaren zatiketa konpontzeko gakoa hori baita", adierazi du.