Krisi Ekonomikoa -

Seigarren erkidegoa

Andaluziak ofizialki eskatu du 4.900 milioi euroko erreskatea

Halaber, zorraren muga igotzeko akordioa lortu du Rajoyren Gobernuarekin. Astearte honetan, 568 milioi euro jasoko ditu Kataluniak.

Jose Antonio Grián, Andaluziako presidentea (artxiboko irudia). EFE
Jose Antonio Grián, Andaluziako presidentea.
Jose Antonio Grián, Andaluziako presidentea (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako Gobernuak Erkidegoen Likideziarako Funtsara jotzea eskatu du ofizialki, 4.906 milioi euroko laguntza ekonomikoa jasotzeko.

Halaber, zorraren muga BPGaren % 15,3 eta % 15,1 bitartean kokatzeko akordioa lortu du Mariano Rajoyren Gobernuarekin, Carmen Martinez Aguayo Andaluziako Ogasun kontseilariak aurreratu duenez.Cristobal Montoro ministroaren konpromisoa dute, baina datozen egunotan argituko dute muga zehatza, Martinez Aguayok azaldu duenez.

Seigarrena

'Seguraski' 4.906 milioi euroko erreskatea eskatuko zuela iragarri zuen joan den hilean Andaluziak, eta hala izan da. Beraz, Gobernuari erreskatea eskatu dion seigarren erkidegoa da. Aurretik Kataluniak (5.000 milioi), Valentziak (3.500 milioi), Murtziak (641 milioi), Gaztela Mantxak (848 milio) eta Kanariak ere eskatu izan dute.

568 milioi euro, Kataluniarentzat

Astearte honetan 568 milioi euro jasoko ditu Kataluniak Erkidegoen Likideziarako Funtsatik, Antonio Beteta Administrazio Publikoetako Estatu idazkariak azaldu duenez. Aurretik 471 milioi euro jaso izan ditu, zorrari aurre egiteko. Guztira, beraz, 1.039 milioi euroko laguntza da orain artekoa, Kataluniak eskatutako 5.023 milioi euroko erreskatetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea