Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Formicako langileria eta zuzendaritza ez dira akordio batera iritsi
Enpresako langile batzordea eta zuzendaritza bildu egin dira 169 langilerentzat enpresak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzeko, baina ez da aldaketarik izan bi aldeen jarreretan.
Erredakzioa
Formica enpresako langile batzordea eta zuzendaritza astelehen honetan bildu dira Galdakaoko (Bizkaia) 169 langilerentzat enpresak aurkezturiko enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzeko, baina ez da aldaketarik izan bi aldeek mantentzen dituzten jarreretan.
ELA sindikatuak prentsa ohar batean adierazi duenez, bi aldeek izan duten bilera akordiorik gabe bukatu da, konpainiak ez duelako espedientea kendu nahi izan.
Sindikatuak ziurtatu du enplegu-erregulazioko espedientea eskatzeko multinazionalaren zuzendaritzak aurkezturiko informazioa "urria eta partziala" dela. Gainera, Galdakaoko lantegia ixteko "arrazoi objektiborik ez" dagoela berretsi du, eta "enpresaren bideragarritasunaren" alde agertu da.
Halaber, "lantegiaren jarduerari berriz ekiteko enpresaburuen talde batek egindako proposamenaren" aurrean Formicako zuzendaritzak azalduriko "interes falta" kritikatu du.
Horrela, ELAk berriro exijitu die erakunde publikoei konpainiak eginiko planteamenduarekiko "errefusa" agertzeko eta "Galdakaoko lantegiaren mantentzearen alde" egiteko.