Krisi Ekonomikoa -

Eurotaldearen bilera

Espainiak erreskaterik behar ez duela esan du Alemaniak

Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroaren ustez, Espainiak ez du finantza laguntzarako inongo programaren beharrik. Zorroztasun neurri gehiago beharko ez direla esan du Luis de Guindosek.

Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa. EFE
Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa
Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak ez du finantza laguntzarako programa baten beharrik, eta krisi egoera gainditzeko egin beharrekoa egiten dabil, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroaren ustez.

''Espainiako Gobernuak esaten duena entzuten dut nik, eta egoera hori dela berretsi dezaket: Gobernuak dio ez duela finantza laguntzaren beharrik'', azaldu du Alemaniako ministroak, Eurotaldea Luxenburgon egiten ari bilera hasi aurretik."Etxebizitzen burbuilaren ondorioz, bankuekin arazoa du Espainiak, eta, horregatik, bankuak berriz kapitalizatzeko laguntza jaso du'', azpimarratu du. Halaber, Eurogunean zabaldu den ''segurtasun falta'' dela-eta, finantza merkatuen espekulazioa kutsatu egin da, eta horrek eragina izan du Espainiaren egoeran, Alemaniako ministroaren hitzetan.

"Baina Espainiak ez du finantza laguntzarako programa baten beharrik. Hori da Espainiako Gobernuak behin eta berriz esan duena, eta konfiantza izan behar dugu'', esan du Alemaniako Finantza ministroak.

Bankuei zuzendutako laguntza albo batera utzita, Espainia ''bere indarraz'' irten daiteke krisitik, eta, dagoeneko, ''bide onean dago'', Schäuble ministroaren ustez.

Espainiak ''bere lana'' egingo duela esan du De Guindosek

Defizit-muga bete ahal izateko, Espainiak ''bere lana'' egingo duela esan du Luis de Guindos Ekonomia ministroak, bilerara sartu aurretik. Halaber, ''printzipioz'' zorroztasun neurri gehiago beharko ez direla uste du ministroak.

Junckerrek ez du erreskatearen inguruan gomendiorik eman nahi

Jean-Claude Juncker Euroguneko presidentea ''pozik'' agertu da Espainiak orain arte fiskalitate mailan hartutako neurriekin. alaber, Espainiaren erreskatearen inguruan, maila horretako gomendioak ematea Euroguneari ez dagokiola esan du.

NDFko talde bat Espainiara joango da erreformak ikuskatzera

Christine Lagarde NDFko zuzendariak azaldu duenez, erakundeko talde bat datorren astean Espainiara joango da finantza sektoreko erreformak ikuskatzera.

Greziak urriaren 18ra arte du bere konpromisoa erakusteko

Euroguneko Finantza ministroak urriaren 18a (Europako goi-bilera) ezarri dute Greziak erreformekin duen konpromizoa erakutsi dezan nazioarteko kideen laguntza jasotzeko.

Euroguneak erreformekin jarraitzea eskatu dio Espainiari

Euroguneak Espainiako Gobernuari erreformekin jarraitzea eskatu dio, eta estrategia fiskala "hertsiki" betetzea ere adierazi dio, euroguneko gainerako kideek ezarritako defizit helburuak betetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea