Krisi Ekonomikoa -
Proposamena
Europa hegoaldean greba orokor bateratu bat egin nahi dute sindikatuek
Deialdia Europako sindikatuek hilaren 17an egingo duten datorren batzarrean eztabaidatuko dute.
Erredakzioa
Josep Maria Alvarez Kataluniako UGT sindikatuko idazkari orokorrak iragarri duenez, Europa hegoaldeko herrialdeen arteko greba orokor bateratu bat prestatzen ari dira. Data oraindik zehazteke dagoela adierazi du eta asmoa "Europar Batasunak moneta batasuna baino zerbait gehiago egitea da".
Deialdia urriaren 17an Europako sindikatuek egingo duten batzarrean eztabaidatuko da.
Helburua greba ahalik eta zabalena izatea dela adierazi du Alvarezek, eta Portugal (azaroaren 14an dagoeneko greba iragarri du), Grezia, Italia eta Frantzia bezalako herrialdeak batzea nahi dute, "Europar Batasunean iraultza gune sozial bat eratzeko".
UGTko buruzagiak azaldu duenez, sindikatuaren helburua "dirua herritarrei itzuli arte eurekin egotea" da eta Espainiako Gobernuaren politiken eta 2013ko aurrekontuen aurka egin du, langabezia areagotzen dutela eta baldintzak okertzen dituztela argudiatuz.