Sumarrek ez du EAEko aurrekontuak negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko du
Eusko Jaurlaritzarekin bi bilera egin ondotik, Sumarrek ez du negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko dio aurrekontu proiektuari. Hala adierazi du Jon Hernandez Sumarrek Eusko Legebiltzarrean duen legebiltzarkide bakarrak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean.
Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak gaur arteko epea emana die oposizioko hiru talderi —EH Bildu, PP eta Sumar— 2025erako aurrekontuak negoziatzen jarraitu nahi duten ala ez adierazteko.
Asteazkenean sailburuak talde bakoitzarekin egin zuen bigarren bileraren ostean, Sumarreko ordezkariak jada aurreratu zuen "oso, oso aukera gutxi" zeudela Eusko Jaurlaritzarekin aurrekontuak babesteko akordioa lortzeko.
Sumarreko legebiltzarkideak gaur azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du alternatiba "zehatzik" aurkeztu eta "ez du (aurrekontu proiektuan) funtsezko aldaketak egiteko borondaterik erakutsi".
Sumarrek mahai gainean jarritako proposamenei erantzunik eman gabe, besterik gabe, Eusko Jaurlaritzak bere babesa nahi duela uste du Jon Hernandezek.
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuekiko babesa negoziatzeko 755,5 milioiko proposamena helarazi zion Sumarrek, hala nola, 2.000 pisu sozial eraikitzea (107 milioi), Osakidetza "erreskatatzea" (250 milioi) —Lehen Arreta indartzea, itxaron zerrendak murriztea eta azpiegiturak hobetzea— eta oinarrizko errenta unibertsaleko egitasmo pilotu bat (80 milioi).
EH Bilduk eta PPk ez diote oraindik erantzun D'Anjou sailburuaren azken proposamenari. Negoziazioekin jarraitzea erabakitzen badute datorren astean izango dira bilerak, hurrengo ostegunean (hilak 28) amaitzen baita zuzenketak aurkezteko epea.
Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) 2025erako aurrekontuak onartzeko gehiengo osoa badute ere, akordio hori zabalagoa izatea nahi dute.
Albiste gehiago ekonomia
Red Electricak "premiazko neurriak" eskatu ditu, beste itzalaldi bat eragin dezaketen tentsio aldaketak atzemanda
Azken bi asteotan, sare-elektrikoan hainbat gorabehera atzeman dituzte, tartean, "tentsioaren bat bateko aldaketak". Horrek, "argindar eskariaren edota eskaintzaren deskonexioa" eragin dezake, eta sare-elektriko osoa desegonkortu.

Garraio Ministerioak Bilboko aireportua handitzea onartu du
Planak aireontziak aparkatzeko plataforma eta aparkaleku publikoen eremua handitzea jasotzen du, baita karga-eremua berrantolatzea ere.
Ternua taldeak Gipuzkoako Borobitex enpresari saldu dio Loreak Mendian marka
Joan den ekainetik, borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartua da Arrasateko ehungintza enpresa ospetsua. Hainbat inbertitzailerekin negoziatzen ibili da hilabeteotan enpresa zatika saldu eta zorra kitatzeko.
Bruselak altzairuaren gaineko muga-zergak bikoiztea proposatu du, Txinaren esportazioetatik babesteko
Proposamena Europako Parlamentuak eta estatu-kideek onartu beharko dute, aurrera egiteko.
Eusko Jaurlaritzak bi milioi euro gehiago jarriko ditu emisio gutxiagoko ibilgailuak erosteko dirulaguntza-programan
Emisio gutxiagoko autoak erosteko dirulaguntza-programaren hasierako aurrekontua —5 milioi euro— agortu da, eta dagoen eskariari erantzuteko erabaki du zenbatekoa handitzea.
Soldata-arrakala % 9koa da EAEn
Gogorarazi beharra dago, halaber, Estatistikako Espainiako Institutuaren arabera, 2023an, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 12,81ekoa zela.
"Bi aldeak ahaleginduko gara akordio-proposamena adosten"
Gasteizko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta hango langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) aurreakordioa lortu dute. Proposamenak sei hilabete baino gehiago iraun duen gatazkari amaiera eman diezaioke. Bi aldeek bilera egin dute gaur, Precon, eta aurreko bileran ereindako haziak aurreakordioa eman du.
Akordioa egin dute Gasteizko lorezainek eta enpresak
Ados jarri dira Precoren egoitzan egin duten bederatzigarren bileran. Orain, azpikontratatutako 80 langileek erabakiko dute oniritzia eman ala ez, astearte honetan egingo duten bozketaren bidez.
Aurre-akordioa Iruñerriko hiri-garraioaren hitzarmenean
Moventis TCCk eta enpresa-batzordeak aurre-akordio bat lortu dute, eta, horri esker, langileek hitzarmen-proposamen bat bozkatu ahal izango dute. Kontsulta egin arte lanuzteak amaitzeko konpromisoa hartu dute, halaber.
Imsersoko bidaiak astelehen honetatik aurrera izango dira eskuragarri
Hainbat berritasun dakar aurtengo uztak, besteak beste, hotel jakin batzuetan animaliekin bidaiatzeko aukera egongo da, penintsulako kostaldera eta uharteetara egiten diren bidaietan. Lekuen % 2 gordeko dira horretarako.