Krisi Ekonomikoa -

Altxor Publikoa

Espainiak ahal zuen zor guztia saldu du, interes baxuan

Altxor Publikoak 3.281,7 milioi euro lortu ditu 3 urterako bi bonuren bidez, eta 710,42 milioi euro, obligazioen bidez.

Euro billeteak.
Euro billeteak.
Euro billeteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 3.992 milioi euro saldu ditu bi bonuren eta obligazioen bidez, bi kasutan, aurrekoetan baino interes baxuagoan.

Zehatz-mehatz esanda, Altxor Publikoak 1.997 milioi euro lortu ditu hiru urterako bonu batzuen bidez, % 4,028ko interesean salduta; aurreko enkantean baino garestiago, beraz, % 3,91ko interesean esleitu baitzuen aurrekoan. Halaber, beste 1.284,7 milioi euro saldu ditu beste bonu baten bidez, % 3.391eko interesean salduta; aurrekoa %5,302ko interesean saldu zuen, eta 2015eko urria bitarteko epea izango du Altxorrak ordaintzeko.

Halaber, Espainiako Altxor Publikoak beste 710,42 milioi euro saldu ditu obligazioetan, % 4,828ko interesean, aurrekoan baino merkeago, orduan % 6,54an saldu zuten eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea