Krisi Ekonomikoa -

Kongresua

Gobernuak 'banku txarra'ren errentagarritasuna bermatuko du

Luis de Guindos Ekonomia ministroak azaldu duenez, bankuek ezingo dituzte balio baxueneko aktiboak 'banku txarrera' eraman, "gutxieneko muga" bat egongo baita.

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa. Argazkia: Efe
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa.
De Guindosek bankuen egoera azaldu du, Kongresuan

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza erakundeek ezingo dituzte balio baxueneko higiezinen aktiboak 'banku txarrera' eraman, izan ere, "gutxieneko muga" bat ezarri dute jarduera horietarako, bankuaren kudeaketa "ezinezkoa" izan ez dadin eta errentagarritasuna bermatzeko.

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak Kongresuan egindako agerraldian azaldu duenez, higiezinen sustatzaileen kredituak eta aktiboak "balio ekonomiko errealaren" arabera eskualdatuko dituzte.

Banku txarraren % 55, pribatua

'Banku txar' edo aktiboen kudeaketarako elkartean inbertsore pribatuak izango dira gehiengoa, eta haien esku egongo da kapitalaren eta menpeko zorraren % 55 gutxienez.

Elkartearen jabeak higiezinen aktiboak banku txarrera eraman ez dituztenak, aseguru-etxeak eta bestelako inbertsore kualifikatuak izango omen dira.

Abenduaren 1etik aurrera

Bankia, Catalunya Bank, Novagalicia Banco eta Banco de Valencia Gobernuaren laguntza jaso duten bankuak izango dira aktiboak 'banku txarrera' eramango dituzten lehenak, abenduaren 1etik aurrera.

Erreskatea

Bestalde, balizko erreskate baten inguruan Espainiako Gobernuak hartuko lukeen erabakia "Espainiarentzat eta Europako bazkide guztientzat onena" izango dela berretsi du Ekonomia ministroak. "Erabakia edozein dela ere, elementu guztiak eta inplikazio guztiak kontuan hartu gabe hartzea arduragabekeria litzateke", adierazi du.

Oposizioko bozeramaile guztiek Gobernuak erreskate berri bat eskatuko ote duen inguruko azalpenak eskatu dizkiotenean erantzun du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea