Krisi Ekonomikoa -
Langabezia datuak
Mendia: 'Agerian geratu da lan-erreformak enplegua suntsitzen duela'
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu du datua ez dela "ona" eta erreformak ez duela "saldu zigutenek lortu nahi zutena" ekarri.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu du iraileko langabezia datuak ez direla "onak" eta, azpimarratu duenez, horrek agerian uzten du "lan-erreformak enplegua suntsitzen duela".
Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, iraila "txarra" izan zen, eta "agerian uzten du, beste behin ere, lan-erreformak enplegua suntsitzen duela" eta ez duela "saldu zigutenek lortu nahi zutena" ekarri.
"Esan ziguten Espainian lanpostuak sortzen lagunduko zuen erreforma zela eta ikusten ari garena justu kontrakoa da", gaineratu du Jaurlaritzaren bozeramaileak.
Jaurlaritzarentzat, "datu on bakarra" Gizarte Segurantzan daudenen kopuruak eman du, "egonkor" baitago.