Krisi Ekonomikoa -
Erreskatea
Noiz eskatuko du Espainiak erreskatea?
Europa Espainiari laguntzeko prest dagoela esan zuen atzo Olli Rehn komisarioak; gaur, informazio agentzia batek erreskatea asteburu honetan iritsiko dela zabaldu du, baina Rajoyk berria ukatu ei du.
Erredakzioa
Azken orduotan Espainiaren erreskateari buruzko zurrumurruak ugaritu egin dira eta, azken informazioen arabera, laguntza jasotzeko eskaera ofiziala asteburu honetan bertan iritsiko da.
Atzo Mariano Rajoyrekin bildu ostean, Olli Rehn Ekonomia gaietarako komisarioak iragarri zuen Europa prest dagoela Espainiari laguntzeko. “Baina horretarako Espainiak eskaera egin behar du”, zehaztu zuen.
Gaur Reuters albiste-agentziak zabaldu du erreskaterako eskaera ofiziala asteburu honetan egingo du Espainiak.
Hala ere, asteburu honetan erreskatea eskatzeko inolako aurreikuspenik ez dagoela adierazi die bart Rajoyk PPk gobernatzen dituen autonomietako presidenteei, Europa Press agentziak Alderdi Popularreko iturriak aipatuta zehaztu duenez.