Ekonomia -
Iraileko datuak
Langabezia % 15,6 igo da urtebetean EAEn
Nafarroan, urtebetean, % 16,5 egin du gora langabeziak, eta Espainian, batez beste, % 11,3 hazi da.
Erredakzioa
Irailean 4.014 langabe gehiago egon dira EAEn, aurreko hilabetearekin alderatuta % 2,5 gehiago, eta denera, 164.139 lagun daude lanik gabe Enplegu Ministerioaren datuen arabera.
Urtebetean, 22.233 lagun gelditu dira langabezian erkidegoan, iazko iraileko datuekin alderatuta, langabeziak % 15, 67 egin du gora azken urtean.
Nafarroan, abuztuan baino 1.325 lagun gehiago egon dira lanik gabe irailean (% 2,74). Azken hamabi hilabeteetan, gainera, langabeziak % 16,5 egin du gora: 7.059 lagun gehiago. Denera, 49.677 langabe daude foru erkidegoan
% 11,31 gehiago Espainian; 4.705.279 langabe denera
Langabezia igo egin da irailean Espainia osoan, abuztuarekin alderatuta 79.645 langabe gehiago daude Espainian (% 1,72 gehiago). Datuak bi hilabetez jarraian egin du gora, eta Enplegu Ministerioen datuen arabera, denera 4.705.279 langabe daude.
Urtebetean, 2011ko irailetik, langabezia % 11,31 hazi da; 478.535 lagun gehiago daude lanik gabe.
Sektoreka, langabeziak batik bat nekazaritzan egin du behera irailean, 2.633 lagun (% 1,61), industrian, 996 (% 0,1) eta eraikuntzan 9.687 (% 1,26). Zerbitzuetan, ordea, igo egin da eta 85.713 lagun gehiago daude langabezian (% 3,07) baita aurretik lanik gabe zeudenen artean ere, 7.218 pertsona gehiago (% 1,95).