Ekonomia -
Aurrekontuak
Urquijok AHTaren inguruan zorroztasunez jokatzeko eskatu dio Arriolari
“Ez da abiadura bizian joango, baina abiadura handian doa, eta ez da inoiz geldituko Euskadi osorako garrantzitsua den proiektu estrategiko bat baita, nabarmendu du Urquijok
Erredakzioa
Carlos Urquijo EAErako Gobernuko ordezkariak zorroztasunez jokatzeko eskatu dio Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuari, eta Gobernuak azpiegitura horrekiko duen konpromisoa irmoa dela eta ez dela hautsiko ziurtatu du.
Eferi eginiko adierazpenetan, Urquijok Arriolak Abiadura Handiko Trenaren inguruan eginiko adierazpenak ukatu ditu, "zortez, EAEko Abiadura Handiko Trena ez dagoelako ez Arriolaren, ez PSEren ez Eusko Jaurlaritzaren eskuetan, baizik eta Espainiako Gobernuaren eskuetan.
"Abiadura handian"
Arriolak 2013. urterako aurrekontuetan proiektu horrek jasan duen diru murrizketa kritikatu du, baina Urquijok uste du sailburuak sortutako kezka hauteskunde kanpainara zuzenduta dagoela.
"Ez da abiadura bizian joango, baina abiadura handian doa, eta ez da inoiz geldituko Euskadi osorako garrantzitsua den proiektu estrategiko bat baita, nabarmendu du.