Krisi Ekonomikoa -
Aurrekontuak
Arriola: 'Murrizketak direla eta, AHTa ez dugu 2017rako ere amaituko'
Murrizketen ondorioz, AHTaren lanak atzeratu egingo direla adierazi du gaur Iñaki Arriola sailburuak.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuaren Aurrekontuetan onartutako murrizketen eraginez, Eusko Jaurlaritzak ez du 2016. urterako Abiadura Handiko Trena prest izango, Iñaki Arriola Garraio sailburuaren hitzetan. “Obrak ez ditugu ez 2016. urtean ezta 2017.ean ere bukatuko”, gaineratu du.
Espainiako 2013ko Aurrekontuek eragin zuzena izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan aurreikusita zeuden hainbat inbertsiotan, tartean Abiadura Handiko Trenaren obretan.
Donostian egindako agerraldian, Arriolak esan du egoerarekin "oso kezkatuta" dagoela. Aurten 314 milioi euro eman ditu Espainiako Gobernuak AHTraen obrak egin ahal izateko, baina 2013. urtean 190 miloi euro besterik ez du emango.
Sailburuaren hitzetan, "zentzuzkoena" inbertsioari eustea edo handitzea litzateke, "baina ez laguntzak murriztea".
Aurrekontuetako diru-kopuruak Adifek eska ditzakeen kredituekin osatzea espero du Arriolak. "Bestela ezingo ditugu lanak bukatu, ez 2016. urtean ezta 2017.ean ere".
Eusko Jaurlaritzak Sustapen Ministerioarekin eta Adifeko buruzagiekin bilera egitea eskatuko du. “Konpromisoak bete egin behar dira”, azpimarratu du.
Sustapen Ministerioak % 40 jaitsi du Euskal 'Y'ari bideratutako aurrekontua. Murrizketa hori "onartezina" da Iñaki Arriola sailburuarentzat.
Arriolak azaldu duenez, murrizketa horrek Bizkaiko eta Arabako obretan izango du eragin nabarmenena, Gipuzkoako zatia Jaurlaritzaren esku baitago.
Espainiako 2013ko Aurrekontuek eragin zuzena izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan aurreikusita zeuden hainbat inbertsiotan, tartean Abiadura Handiko Trenaren obretan.
Donostian egindako agerraldian, Arriolak esan du egoerarekin "oso kezkatuta" dagoela. Aurten 314 milioi euro eman ditu Espainiako Gobernuak AHTren obrak egin ahal izateko, baina 2013. urtean 190 miloi euro besterik ez ditu emango.
Sailburuaren hitzetan, "zentzuzkoena" inbertsioa mantentzea edo igotzea litzateke, "baina ez laguntzak murriztea".
Aurrekontuetako diru-kopuruak Adifek eska ditzakeen kredituekin osatzea espero du Arriolak. "Bestela ezin izango dugu lanekin bukatu, ez 2016. urtean ezta 2017.ean ere"
Eusko Jaurlaritzak Sustapen Ministerioarekin eta Adifeko buruzagiekin bilera egitea eskatuko du. “Konpromisoak bete egin behar dira”, azpimarratu du.
Sustapen ministerioak % 40 jaitsi du Euskal 'Y'ari bideratutako aurrekontua. Murrizketa hori "onartezina" da Iñaki Arriola sailburuarentzatt.
Arriolak azaldu dueneaz, murrizketa horiek Bizkaiko eta Arabako obretan izango du eragin nabarmenena, Gipuzkoako zatia Jaurlaritzaren esku baitago.
Estatuko finantzaketa ‘falta’ espalazioagatik Neutroien Iturrirako
Eusko Jaurlaritzak “berehala” Gobernu batzordearen eta espalazioagaik neutroien Iturrirako partzuergoko Kontseilu Errektorearen bilera deialdia egingo du, Gobernu zentralak 2013ko Aurrekontuetako finantzaketan ez delako azaltzen espalazioagatik neutrioen iturrirako Bilboko proiektua.
Estatuko Aurrekontu Orokorren aurkezpena egin ostean, Jaurlaritzak ESS-Bilbao finantzatzeko aurrekontuen kontu-saila kendu duela ikusi du. Egoera honen aurrean, Jaurlaritzak proiektuaren alde egiten jarraituko duela nabarmendu du eta horren finantzaketari dagokion diru-kopurua ez duela murriztuko gaineratu du.