Ekonomia -
Azken baliabideko tarifa
Argindarra % 2,29 merkatu da
Prezioa lehen aldiz jaitsi da 2009an sektorea liberalizatu zuteneik. Gasaren prezioa ere jaitsi da, % 4,6, hain zuzen ere.
Erredakzioa
Argindarraren azken baliabideko tarifa (20 milioi kontsumitzailek dutena) % 2,29 merkatu da gaur, eta, butano-botila, % 4,6. Gas tarifa, aldiz, bere horretan mantenduko da.
Gaurtik, butano-botila gehienez 16,1 eurotan salerosiko dute, hots, 0,77 zentimo merkeago. Industria Ministeriotik azaldu dutenez, lehengaiaren (propanoa eta butanoa) prezioa jaitsi delako merkatu da azken prezioa.
Halaber, argindarra lehen aldiz merkatu da 2009ko uztailean sektorea liberalizatu zutenetik, energiako handizkarien enkantean prezio baxuagoak lortu direlako eta Gobernuak tarifan araututako zatia izoztu egin delako.
Ez da lehen aldia enkantean prezio baxuagoak lortu dutena, baina bai, ordea, horren ondorioz azken prezioa jaitsi dena.
Orain arte, energiaren prezioa jaisten zenean, Gobernuak igo egiten zuen tarifan araututako zatia, sektoreko defizita murrizteko. Duela aste batzuk, baina, azken prezioa soilik enkantearen emaitzaren arabera ezarriko dela iragarri zuen Industria Ministerioak, hots, Gobernuak ez du zati arautua igoko prezio jaitsierak orekatzeko.