Krisi Ekonomikoa -

Erkidegoen funtsari

Gaztela Mantxak 800 milioi inguruko erreskatea eskatuko dio Estatuari

Gaztela Mantxako Gobernuak pilatu duen zorraren % 10 inguru eskatuko du.

Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxako presidentea, artxiboko irudian.
Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxako presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztela Mantxako Gobernuak 800 milioi euro inguru eskatuko dizkio Erkidegoen Likideziarako Funtsari duen zorraren zati bat kitatzeko, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Maria Dolores de Cospedalen Gobernuak gaur goizeko bileran onartuko du laguntza eskatzea, eta ziurrenik 2013ko aurrekontuen proiektua ere onartuko dute.

Erkidegoen Likideziarako Funtsari eskatuko dioten diru kopurua Gaztela Mantxako Gobernuak pilatu duen zorraren % 10 ingurura iritsiko da, eta zorrak eta interesak ordaintzera bideratuko dute.

Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxako presidenteak esan du ez duela arazorik diru hori eskatzeko: "Ez naiz lotsagorritzen Estatuari laguntza eskatuko diogulako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea