Ekonomia -

Kontzertu Ekonomikoa

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Kontzertuaren aurkako helegitea

Errioxak sozietateen gaineko zergaren eta Kontzertu Ekonomikoaren aurka jarritako helegiteak atzera bota ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia. Argazkia: EITB
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu Errioxak sozietateen gaineko zergaren eta Kontzertu Ekonomikoaren aurka jarritako helegiteak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Foru erakundearen arabera, epaiak berretsi egiten du aurretik Auzitegi Gorenak eta EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia. “Euskal lurraldeek Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako hiru irizpideak betetzen ditu: instituzionala, prozedurazkoa eta ekonomikoa”, izan ere, “zerga-sistema propioa izatea ahalbidetzen zaie sozietateen gaineko zerga duten herrialdeei”, adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Epai hori, auzi judizial luze horren amaieran pauso berri bat da eta “Kontzertu Ekonomikoaren eta sozietate-zergaren baliotasuna baieztatzen du”, Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez.

Ildo beretik, Foru Aldundiak gogoratu du, orotara 8 errekurtso jarri dituztela Errioxako eta Gaztela eta Leongo gobernuek Kontzertu Ekonomikoaren eta sozietate-zergaren aurka, baina guztiak ere atzera bota dituztela epaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea