Ekonomia -
Azken baliabideko tarifa
Argindarraren tarifa % 2 jaitsiko da urrian
Gobernuak sarbideko bidesariak izoztearen inguruan eman zuen hitza betetzen badu, argindarraren tarifa % 2 inguru jaitsiko da.
Erredakzioa
Azken baliabideko tarifa elektrikoa (TUR), % 2 inguru jaitsiko da urriaren 1etik aurrera, hornidurarako energiaren kostua % 4,6 jaitsi eta Gobernuak sarbideko bidesariak izoztuko zituela iragarri ostean, sektoreko iturriek baieztatu dutenez.
Energiaren kostua TUR tarifaren erdia izan ohi da. (Espainian 20 milioi erabiltzailek dute tarifa hori). Beste erdia bidesariek zehazten dute; hau da, garraioak, hornidurak, ikatzari ematen zaizkion laguntzak, tarifaren defizitaren interesak edo energia berriztagarriei ematen zaizkien laguntzak.
Araututa dagoen hornidura elektrikoaren zatia ez zela urrian igoko iragarri zuen Jose Manuel Soria Industria ministroak. Hori dela eta, argindarraren faktura % 2 jaitsiko da urrian, Industriak zati horrek izoztuta jarraitzeko eman zuen hitza betetzen bada.