Krisi Ekonomikoa -

700-800 langile inguru

Gamesa Nafarroan ehunka langile kaleratzea aztertzen ari da

Nafarroan, guztira, 2.000 langile ditu enpresak eta horietatik sindikatuen arabera 700-800 langile bitartean kaleratu nahi ditu Gamesak.

Gamesa taldea.
Gamesa taldea.
Gamesako langileak kezkatuta daude

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa eolikoen enpresa Nafarroako ehunka langile kaleratzea aztertzen ari da Diario de Navarra argitaratu duenaren arabera.

Aerosorgailuak egiten dituen enpresa plan estrategikoa prestatzen ari da. Urteko lehen sei hilabetekoan lau milioi euroko galerak izan ditu, bere historian lehenbizikoz. Hori dela eta langile kopurua murrizteko asmoa omen du.

Nafarroan, Sarriguren herrian du egoitza nagusia Gamesak, baina langitegi txikiagoak ditu, Agoitzen, Imarkoainen, Olatzagutian eta Tuteran. Nafarroan, guztira 2.000 langile ditu enpresak eta horietatik sindikatuen arabera 700-800 langile bitartean kaleratu ditzake aurki Gamesak; Nafarroan dituzten hamar langiletik lau.

Gamesak Gipuzkoan ere badu lantegia, Asteasun. Bizkaian, Mungian, eta Zamudioko parke teknologikoan, gainera, ikerketa zentroa du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea