Krisi Ekonomikoa -

Bilera

Euroaren krisia gainditzeko elkarlana indartu dute Rajoyk eta Montik

Bi agintariak Erroman bildu dira ostiral honetan.

Mariano Rajoy eta Mario Monti Erroman bildu dira ostiral honetan. EFE
Mariano Rajoy eta Mario Monti Erroman bildu dira ostiral honetan
Mariano Rajoy eta Mario Monti Erroman bildu dira ostiral honetan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Mario Monti Italiako lehen ministroa Erroman bildu dira ostiral honetan, ekonomia eta finantza arloko krisiari aurre egin eta elkarlana bultzatu eta indartzeko.

Ordubeteko bileran, eta ''Eurogunearen egoera'' jorratu dute, eta urriaren 29an Madrilen egingo duten bileraren gaiak ere zehaztu dituzte.

Beren herrialdeei zuzenean eragiten dien euroaren krisiaren aurrean, Rajoyk eta Montik ''koordinazio estua'' izatea adostu dute.

Rajoy: "Nik uste dut pentsioak igoko ditugula"

"Nik uste dut pentsioak igoko ditugula". Erroman kazetariekin egin duen topaketa batean egin ditu Gobernuko presidenteak adierazpen horiek.

Rajoyk igoko dituzten bi gauza bakarrak pentsioak eta zorraren interesen ordainketa izango direla aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea