Krisi Ekonomikoa -
CNMVk
Lehentasunezko akzioak saldu zituzten erakundeak zigortuko dituzte
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bi espediente irekiko ditu irailean lehentasunezko akzioak saldu zituzten banku eta erakundeen aurka.
Erredakzioa
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak lehentasunezko akzioak saldu zituzten bankuen % 58 zigortuko ditu, produktu horiek saltzean “akatsak egin zituztelako”.
Batzorde horretako zuzendariaren esanetan, irailean bi espediente berri irekiko dituzte, lehentasunezko akzioak jaulki zituzten kutxa eta banku batzuen jarduna ikertzeko. Urtea bukatu aurretik, beste bi espediente egingo ditu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak.
1999. urtetik 2011ko maiatzera bitartean, 19 entitatek jaulki zituzten lehentasunezko akzioak, eta horietatik 11k zigorra izan dezakete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea