Krisi Ekonomikoa -
Muga malgutu diote
Europak arnasaldia eman dio Portugali, defizit-muga malgututa
2013an % 5era heltzeko aukera izango du Portugalek, aurreikusitako % 4,5aren aldean. Edonola ere, murrizketa urte latza izango dute aurretik, krisi ekonomikoa gainditzeko.
Erredakzioa
Europar Batasunak Portugalerako aurreikusitako defizit-muga zertxobait malgutu du, eta arnasaldia eman dio bertako Gobernuari. Hala, 2013an % 5eko defizit mailara heldu ahal izango da Portugal, aurreikusitako % 4,5aren aldean.
Edonola ere, murrizketa urte latza izango dute portugaldarrek aurretik, krisi ekonomikoa gainditzeko. Izan ere, 2013an 4.800 milioi euroko murrizketak egin beharko dituzte.
Bertako Gobernuak baztertu egin du 2011n jasotako 78.800 milioi euroko laguntza handitzea, eta datorren urtean zor merkatuetan finantzatzeko asmoa dutela gaineratu dute.