Ekonomia -

Erantzuna Rajoyri

Eusko Jaurlaritzak dio garrantzitsuena hazkundea dela, ez defizita

Carlos Aguirre Ekonomia sailburua Rajoyren iritziaren kontrakoa da, izan ere, Espainiako Gobernuko presidenteak esan du defizit helburua betetzea dela funtsezkoena.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburua. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburua.
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburua Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen iritziaren kontra agertu da eta esan du "garrantzitsuena" ez dela defizit helburua betetzea, hazkundea lortzea baizik.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "zaila izango da Espainiak erreskatea saihestea". Hala ere, erreskatearen baldintzak negoziatu behar direla gogorarazi du eta "baldintza horien arazo nagusia" hazkundea galaraziko dutela izango da eta "hazkunde ekonomikorik gabe, ez da zorra itzultzeko aberastasun eta enplegu nahikoa lortzeko modurik izango".

Kupoa

Bestalde, Ekonomia sailburuak esan du Kupoaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela eta "hazten" ari den arazoa dela ohartarazi du, egun 500 milioi direla esaten delako, baina handitzen joango da.

Azaldu duenez, "pentsatzen nuen alderdi guztiak ados ginela estatus quoa eta autogobernua defendatzerakoan, baina orain ez dakit EAJk jarrera aldatu duen eta 500 milioi euroen zati bat galdu nahi ote duen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea