Krisi Ekonomikoa -

Merkatuek hobera

Burtsa % 4,91 igo da, eta apirileko mailan jarraitzen du, EBZri esker

Halaber, arrisku-saria oinarrizko 477 puntura jaitsi da, EBZk interes mota % 0,75ean mantentzea erabaki ostean.

Burtsa % 4 igo, eta apirileko mailan jarraitzen du. EFE
Burtsa % 4 igo, eta apirileko mailan jarraitzen du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsa % 4,91 igo da, eta 7.800 puntuko maila berreskuratu du; ondorioz, apirileko mailan jarraitzen du.  Europako Banku Zentralak zorra erosiko duela iragartzeak eragin handia izan du burtsan.

Arrisku-saria 477 oinarrizko puntura jaitsi da, eta IBEX 35ek 368 puntu eskuratu ditu, hau da, % 4,91, eta 7.862 puntura heldu da. Urteko galerak % 8,22koak dira.

Europako merkatuetan irabaziek gora egin dute: Milanen % 4,31, Parisen % 3,06, Frankfurten % 2,91 eta Londresen % 2,11.

EBZk interes mota % 0,75ean mantentzea erabaki du, eta Europako herrialdeen zorra erosiko duela iragarri du, hauek erreskate funtsera jotzen dutenean.

Halaber, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren bileran bi buruek euroaren krisitik irteteko ahal den guztia egingo dutela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea