Ekonomia -

Menua Moncloan

Barazki pastela eta azpizuna Cabrales gaztan, Rajoy eta Merkelentzat

Postrean txokolate eta menta izozkia atera dute, basoko fruituekin, intxaurren tulipa batean. Bazkarian Espainiako ardoak edan dituzte.

Rajoyk eta Merkelek euroaz hitz egin dute bazkarian. Efe.
Rajoy Merkel menua | Barazki pastela eta azpiezuna jan dute Moncloan
Rajoyk eta Merkelek euroaz hitz egin dute bazkarian. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak euroaren etorkizunaz aritu dira Moncloako bazkarian. Barazki pastela eta azpizuna Cabrales gaztan jan dute.

Postrean txokolate eta menta izozkia atera dute, basoko fruituekin, intxaurren tulipa batean. Bazkarian Espainiako ardoak edan dituzte.

Bazkarian euren kabineteko kideak ere izan dira, eta beste gela batean Alemaniako eta Espainiako ehun bat enpresarik bazkaldu dute. Enpresariak goizeko lehen ordutik izan dira Moncloan, bi herrialdeen arteko merkataritza harremanak eta inbertsioak nola bultzatu aztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea