Krisi Ekonomikoa -

Espainia-Alemania batzarra

De Guindos: 'Alemaniak duela 10 urte egindakoa ari da egiten Espainia'

Ekonomia ministroak Alemaniarekin harreman ekonomikoak izatearen garrantzia azpimarratu du, eta nazioarte mailako bazkide "nagusia" dela esan du.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe
Luis de Guindos Ekonomia ministroa.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak esan du Alemaniak duela 10 urte alor ekonomikoan egindakoa egiten ari dela orain Espainia, lan-merkatua, lehiakortasuna eta finantza arazoak konpontzeko erreformekin eta neurriekin.

Horixe adierazi du De Guindosek Espainiako eta Alemaniako enpresariak egiten ari diren batzarraren hasiera-ekitaldian. Ministroaz gain, Hans Peter Keitel Alemaniako Industriako Konfederazioko presidenteak, Juan Rosell CEOErenak eta Jaime Garcia-Legaz Merkataritzako Estatu idazkariak parte hartuko dute batzarrean.

Ekonomia ministroak Alemaniarekin harreman ekonomikoak izatearen garrantzia azpimarratu du, eta nazioarte mailako bazkide "nagusia" dela esan du.

Energia sektorearen erreforma

Bestalde, ministroak iragarri du Jose Manuel Soria Industria ministroak gaur azalduko dituela energia sektorearen erreformaren xehetasunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea