Krisi Ekonomikoa -
Krisia eurogunean
Hazkunde-ituna 'berehala' aplikatzea eskatu du Hollandek
Frantziako presidenteak esan duenez, Europako Kontseiluaren ekaineko goi-bileran Europako egonkortasuneko mekanismoak eta EBZk ekonomian esku hartzeko aukera ireki zuten.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako presidenteak Herman van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteari "hazkuntza paktua berehala martxan jartzeko beharra" azpimarratu dio, Parisen izandako elkarrizketan.
Frantziako Presidentetzatik azaldu dutenez, Hollandek Europako Kontseiluaren ekaineko goi-bileran Europako egonkortzeko mekanismoak eta EBZk ekonomian esku hartzeko aukera ireki zuten.
"Europako Kontseiluan urriaren 18an eta 19an hartutako erabakiek euroguneak bizi dituen zailtasunei irtenbide iraunkorrak ematea" nahi duela nabarmendu du Hollandek.
Van Rompuyrekin izan da Hollande Eliseo jauregian ordubetez, Berlinen Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin bildu eta egunbetera.
Hollandek ekonomiaren eta moneta batasunean sakontzeko aurreikuspenaz hitz egin du, eta integrazioa eta elkartasuna kontuan hartzea proposatu du.