Krisi Ekonomikoa -

Langabezia datuak

Euskadi, langabeziaren bigarren hazkunde handiena izan duen erkidegoa

Hiru lurralde historikoetan egin du gora langabeziak. Nafarroa, langabe kopurua jaitsi den bost erkidegoetako bat.

Abuztuan 4.625.634 langabe izan dira Estatuan.
Abuztuan 4.625.634 langabe izan dira Estatuan.
Abuztuan 4.625.634 langabe izan dira Estatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia-tasak berriro egin du gora abuztuan. Lan Ministerioak emandako datuen arabera, azken lau hilabeteetan beheraka egin ostean, 38.179 pertsona gehiago izan ziren langabezian, uztaileko datuekin alderatuta. Beraz, abuztuan 4.625.634 langabe izan dira Estatuan.

Iazko abuztuko datuekin alderatuta, aldiz, langabezia % 11,98 (494.707 pertsona) hazi da.

Sektoreka, langabezia honakoetan igo da batik bat: zerbitzuak (% 1,54; 42.391 pertsona), industria (% 1,3; 6.748 pertsona) eta eraikuntza (% 0,32; 2.482 pertsona). Langabe kopurua jaitsi den sektoreen artean, nekazaritza (-% 0,81; 1.332 pertsona) eta aldez aurretik lanik ez zutenak (-% 3,16; 12.110 pertsona).

Adinak kontuan hartuta, 25 urtez azpikoen artean % 0,92 jaitsi da (4.060 pertsona), baina % 1,02 igo da (42.239 pertsona) 25 urtez gorakoen artean.

EAE

Euskadin, langabezia % 1,47 hazi da (2.314 pertsona) uztailetik abuztura, eta, ondorioz,160.125 pertsona daude lan gabe orotara.Iazko abuztuaren aldean, langabezia % 13,78 (19.396 pertsona) igo da.

Hain zuzen ere, hiru lurraldeetan egin du gora: Araban % 2,63 (25.469 langabe guztira), Gipuzkoan % 1,44 (44.745 pertsona langabezian orotara) eta Bizkaian % 1,15 (89.911).

Langabeziaren bigarren hazkunde handia izan duen erkidegoa da Euskadin, Murtziaren atzetik (% 2,47).

Nafarroa

Foru Erkidegoa langabezia jaitsi den bost erkidegoetako bat da.

Hain justu, % 0,89 egin du behera uztailetik abuztura, baina % 16,7 egin du gora iazko abuztutik. Guztira, 48.352 pertsona daude lan gabe Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea