Krisi Ekonomikoa -
'Berehala'
FROBek 4.500 milioi emango dizkio Bankiari
Horren helburua erregulatzeko kapitalaren mailak berreskuratzea da, berregituratze plana amaitzen eta gordailuen segurtasuna bermatzen den bitartean.
Erredakzioa
Bankuen Berregituratze Ordenatuaren Funtsak (FROB) astelehen honetan BFA-Bankiari ‘berehala’ 4.500 milioi euro ematea erabaki du.
FROBEK azaldu duenez, helburua erregulatzeko kapitalaren mailak berreskuratzea da, berregituratze plana amaitzen eta gordailuen segurtasuna bermatzen den bitartean. Halaber, erakundeak finantzaketa iturri guztietara sarbidea eduki ahal izatea bilatu nahi dute. Operazio hau FROBek kapitala handitu (4.5000 milioi euro) ostean egingo du.
Akordio honen berri izan duten iturriek adierazi dutenez, FROBek BFAri (Bankiaren matrizea) 4.500 milioiko mailegua utzi baino lehen, Altxorrak 6.000 milioi euro jasoko ditu otsailetik handitzea itxaroten ari den kapitaletik. Diru-kopuru hori "zorraren edo likideziaren" bitartez emango dute.
Geroago, balantzea orekatzeko eta Bankiari kaudimena itzultzeko (ostiralean 4.448 milioi euroko galerak iragarri zituen), FROBek BFAk egindako kapitalaren handitzea harpidetuko du, eta azken erakunde horrek mendean hartutako mailegu bat gauzatuko dio Bankiari.
Diru hori ez da zortzat hartuko, BPGren defizit publikoa kalkulatzea alde batera utzita.