Ekonomia -

% 1ETIK JAITSI DA

Euriborra % 1etik jaitsi da, eta hipotekak merkatu egin dira

25 urterako 150.000 euroko hipoteka eskatu dutenak hilean 642,89 euro ordaintzetik 557,2 euro ordaintzera igaroko dira.

Euriborra % 1etik jaitsi da eta hipotekak 1000 bat euro merketu dira urtean. Argazkia: EITB
Euriborra % 1etik jaitsi da eta hipotekak 1000 bat euro merketu dira urtean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi hilabeterako euriborra, hipotekak kalkulatzeko adierazle nagusia, % 1etik jaitsiko da lehen aldiz abuztuan. Interesa % 0,88ra iritsi da, minimo historikora alegia, eta urtean hipotekak 1.000 bat euro merkatuko ditu.

Uztailean, % 1,061ean kokatu zen euriborra; mailarik baxuenean. Orain errekorra hautsi du berriz ere, euroguneko kontratazioen aurreikuspena dela eta, eta interes-tasa berriro jaitsiko da; egun, % 0,75ean dago. Euriborraren eguneroko kotizazioak datu horretara hurbiltzen joan da abuztuan zehar; abuztu hasieran % 0,9an zegoen, eta orain % 0,812an dago, ia 14 urteko historian eguneroko euriborrak izan duen mailarik txikienean. Iazko abuztuan, % 2,097an zegoen euriborra; beraz, hilean % 85,69 jaitsi da. Hori dela eta, hipotekak 1.028,28 euro merkatuko dira urtean. Horrela, 25 urterako 150.000 euroko hipoteka bat eskatu dutenak hilean 642,89 euro ordaintzetik 557,2 euro ordaintzera igaroko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea