Krisi Ekonomikoa -

Agerraldia

Aguirrek Euskadiko ekonomiaren inguruko azken datuak emango ditu gaur

Adierazle guztien arabera, autonomia erkidegoak aurtengo jarduerarako ezarritako % 1,5eko defizita beteko du.

Carlos Aguirre, Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre, Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak Altxortegiko eta autonomia erkidegoko aurrekontuetako azken datuak emango ditu ostegun honetan, herritarrei kontu publikoek kaudimena dutela argi uzteko.

Ekonomia Sailetik azaldu dutenez, adierazle guztien arabera, autonomia erkidegoak aurtengo jarduerarako ezarritako % 1,5eko defizita beteko du.

Aguirreren agerraldia Gasteizen izango da, eta Eusko Jaurlaritzak kontuen egoeraren kaudimena argi uzteko duen asmoari erantzungo dio, beste alderdiek Jaurlaritzaren kaudimen ekonomikoa zalantzan jarri ostean.

Sailburuak prentsaurrekoan altxortegiaren, zor publikoaren eta aurrekontuen inguruko datuak emango ditu, besteak beste.

Politika Fiskalaren Kontseiluko azken bileran, Agirrek esan zuen Euskadik % 1,5eko defizit helburua beteko duela, lehenengo seihilekoa % 0,1eko superabitarekin amaitu ostean.

Halaber, Euskadik Likidezia Funtsera jotzeko beharrik ez duela nabarmendu zuen Aguirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea