Ekonomia -

Gobernu kontseilua

Jaurlaritzak ez du 'momentuz' Gabonetako aparteko soldata kenduko

Bestalde, irailaren 1etik aurrera EAEn atzerritar irregularrak artatzen jarraituko dutela berretsi du Mendiak.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EFE
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EFE
Jaurlaritzak ez du Gabonetako aparteko soldata kentzeko asmorik

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak ez du "momentuz" langile publikoei Gabonetako aparteko soldata kentzea aurreikusten, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak krisi ekonomikoari aurre egiteko onartu duen neurri horrek erkidegoko eskumenak urratzen direla uste baitu, Idoia Mendia bozeramaileak adierazi duenaren arabera,

Patxi Lopezen Gobernua Espainiako Gobernua "konbentzitzen" saiatuko dela adierazi du, baina akordiorik lortu ezean, Jaurlaritzak Konstituzionalean helegitea jarriko duela esan du.

Gobernu kontseiluaren bileraren ostean hitz egin du Mendiak, datozen urriaren 21erako deitu diren erkidegoko hauteskundeetarako deialdia ofizialki argitaratu den egun berean.

Hala ere, kazetariek behin eta berriz gai honen inguruan galdetuta, bozeramaileak onartu du "seguruenik" Gabonetako aparteko soldata kentzeko beharra bete beharko dutela, baina "momentuz, ez dugu planteatzen", nabarmendu du.

Bestalde, irailaren 1etatik aurrera, Espainian legez kanpo dauden atzerritarrek osasun-txartela galduko duten egunetik aurrera, EAEn ez dela "ezer aldatuko" adierazi du eta orain arte bezala artatuko dituztela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea