Ekonomia -

Baldintzak gogortuta

Babesik gabeko langabeentzako laguntza luzatzea onartu du Gobernuak

Gurasoek eta aiton-amonek diru-sarrerak dituztenean, langabeek ez dute diru-laguntzarik jasoko. Alokairuaren lege-proiektua ere onartu du. Lege berriak kaleratze-prozesuak erraztu eta azkartuko ditu.

Ana Pastor Sustapen ministroa, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Fatima Bañez Lan ministroa. EFE
Langabeak | Babesik gabeko langabeentzako laguntza onartu dute
Ana Pastor Sustapen ministroa, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Fatima Bañez Lan ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak Prepara plana sei hilabetez luzatzea onartu du gaur. Plan horren arabera, babesik gabeko langabeek 400 euro jasoko dituzte eta 450 euro familiako hiru kideren ardura dutenek.

Langabeentzako laguntzarekin batera, alokairuaren lege-proiektua ere onartu dute. Lege berriak kaleratze-prozesuak erraztu eta azkartuko ditu, maizterrak errenta ordaintzen ez duen kasuetan.

Prepara planari dagokionez, nahiz eta zamak dituzten langabeei 50 euro gehiago ordaindu, Gobernuak aurrekontua haztea saihestuko du, 400 euroko laguntza bestelako laguntzekin uztartzea ekiditeko neurriak hartu baititu. Horixe da Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak adierazi duena.

Gaurkoa Prepara planaren hirugarren luzapena da (egungo Gobernuaren bigarrena). Planak sei hilabeteko iraupena du eta langabeak lan-merkatura bueltatzeko diru-laguntza arautzen du, gainontzeko laguntzak agortu dituzten langabeentzat.

Gurasoek eta aitona-amonek diru-sarrerak dituzten langabeek ez dute laguntzarik jasoko

Fatima Bañez Lan ministroak azaldu duenez, langabeziagatik jasotzen duten prestazioa amaitu zaienei, baina haien gurasoek edo aitona-amonek hilean 481 euroko diru-sarrerak baldin badituzte (soldata minimoaren % 75), ezin izango dute 400 euroko laguntza jaso.

Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Bañezek esan du orain arte unitate familiarreko diru-sarrerak kontuan hartzen zirela, baina orain hori "gurasoei eta aitona-amonei" luzatu zaiela gaineratu du.

Ministroaren arabera, errenta familiarraren kontsiderazio berri honen bitartez, "herritar guztiei zuzentasunez tratatzen zaie", eta programa familiarrak euren kargu dituztenengan onarritzen da.

Alokairuaren legea

Bestalde, Ministroen Kontseiluak Alokairuaren Merkatua Malgutzeko lege-proiektua onartu du, alokairua bultzatzeko eta segurtasun juridikoa emateko.

Proiektuari esker, alokatzaileak kaleratze-prozesua hasteko aukera izango du, errenta jasotzen ez duen lehen hilabetetik. Epaileak kaleratze-prozesuaren berri ematen duen momenturik, maizterrak zorra ordaindu beharko du, edo, bestela, alegazioak aurkezteko hamar egungo epea izango du.

Bestela, kaleratze-prozesua abian jarriko dute. Prozesuak iraupen aldakorra izango du, epaitegiaren arabera, baina, edozein kasutan, egungo atzerapenekin amaituko du, maizterrak azken momentura arte ordain dezakeelako zorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea