Ekonomia -

Lan protesta

Corrugadoseko langileak giltzapetu egin dira Azpeitiko fabrikan

Protesta horrekin, langileek beren erreibindikazioak helarazi nahi dizkiote enpresa zuzendaritzari, eta horretarako beraiekin biltzea eskatu diote.

Corrugadoseko langileak. Argazkia: EITB
Corrugadoseko langileak Azpeitiko lantegian sartu dira

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Corrugadoseko langileak Azpeitin dagoen fabrikan giltzaperatu dira enpresako arduradunekin batzartu ahal izatea eskatzeko. Bilera horretan beren enpleguak mantentzea eskatuko diete.

Enpresako komiteak komunikatu batean azaldu duenez, langileak goizeko hamarrak aldera sartu dira fabrikara, eta txatartegi aurrean itxi dira.

Erreibindikazioak

Protesta horrekin, langileek beren erreibindikazioak helarazi nahi dizkiote enpresa zuzendaritzari, eta horretarako beraiekin biltzea eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea