Ekonomia -
Euskal kutxen legea
Mintegi: 'Gobernura helduz gero, Kutxen Legea berrikusiko dut'
EH Bilduko lehendakarigaiak ohartarazi duenez, egungo araudiarekin litekeena da euskal kutxak “desagertzea”, “CAN kutxarekin gertatu den bezala”.
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak adierazi duenez, Ajuria Enera helduz gero, Euskal Kutxen Legea "goitik behera" berrikusiko du, egungo araudiarekin euskal kutxak desagertzea posiblea delako, CAN kutxarekin gertatu den bezala.
Kutxabankekin jazotakoa "oso larria da"Mintegik azaldu duenez, "pribatizaziorako joera" dago kutxetan, eta Nafarroa jarri du horren adibide, "CAN desagertuta baitago".
"Jada, CAN ez da existitzen; nafarraren dirua xahutu egin dute", adierazi du. "Ekonomia esparruan, puntako erkidegoa izan da Nafarroa: errepide onenak zituen, bertako industriak babes handienak jasotzen zituen... Baina, egun, nekazaritza ekoizpena desagertu egin da". Gauzak horrela, ezker abertzaleko kidea kezkatuta azaldu da "Euskadin prozesu bera ematen ari delako".