Krisi Ekonomikoa -

Langabeentzako diru-laguntza

Gobernuak luzatu egingo du langabeentzako 400 euroko laguntza

Langabezia saririk gabe geratu diren langabeentzako laguntza asteazken honetan bukatuko zen. Plan honek 500.859 pertsonari lagundu die 2011ko otsailetik 2012ko uztaila amaiera arte.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Rajoyren Gobernuak langabeentzako 400 euroko laguntza luzatuko du

00:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du luzatu egingo duela langabezia saririk gabe geratu diren langabeentzako 400 euroko diru laguntza. Izan ere, laguntza asteazken honetan bukatuko zen.

Planaren luzapena PPren Gobernuak egingo duen bigarrena izango da, eta hirugarrena 2011ko otsailean Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak sortu zuenetik.

Nolanahi ere, Rajoyk aurreratu du plana erreformatu egingo dutela, "eragingarriagoa" izan dadin eta ahalik eta langabe gehiagori zabaltzeko.

Gaur egun, 200.000 pertsonak jasotzen dute 400 euroko laguntza.

Langabeentzako planak 500.859 pertsonari lagundu die 2011ko otsailetik

Langabeentzako 400 euroko planak 500.859 pertsonari lagundu die 2011ko otsailean martxan jarri zenetik 2012ko uztaila amaiera arte.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak azaldu duenez, planaren lehenengo edizioan (2011ko otsailetik aurtengo abuztura arte) laguntza hau jaso dutenen % 20k lana lortu zuten, halere, azkeneko edizioan (2012ko otsailetik abuztura arte) % 6k eskuratu dute.

2012ko maiatza arte programa honek 1.051,7 milioi euroko gastua izan du.

Gastu hori 345,9 milioikoa izan da 2011ko martxoaren eta abuztuaren artean, 447,6 milioikoa 2011ko irailaren eta 2012ko otsailaren artean, eta 258,06koa 2012ko martxoaren eta maiatzaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea