Krisi Ekonomikoa -
2012ko aurrekontuak
Eusko Jaurlaritzak bikoizketak % 42,4 jaitsi ditu 2012ko aurrekontuan
Jaurlaritzari leporatzen zaizkion bikoizketak 118,8k milioi eurokoak izatetik 69,9 milioi izatera pasatu dira 2012an.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 2012ko aurrekontuan % 42,4 murriztu ditu 2011n leporatzen zitzaizkion bikoizketak "EAEko Administrazio Publikoen Bikoizketa Txostenean". Ondorioz, 118,8 milioi eurokoak izatetik 69,9 milioi izatera pasatu dira 2012an, Lehendakaritzak jakitera eman duenez.
Eusko Jaurlaritzatik azaldu dutenez, legealdiaren hasieratik, eta, bereziki urrian Legebiltzarrak eskatuta "EAEko Administrazio Publikoen Bikoizketa Txostena" aurkeztu zenetik, Jaurlaritza "bere egitura gaurkotzeko eta murrizteko lanean jardun da".
Txosten horren arabera, euskal administrazio publikoetan bikoizketak 403 milioikoak dira.
Txosten hori euskal administrazio guztiei bidali zaie, eta administrazio maila guztietan bikoizketak direla nabarmentzen da bertan. Eusko Jaurlaritzari bikoizketen % 30 dagokio, Foru Aldundiei % 50 eta Udalei % 20.