Krisi Ekonomikoa -
Lehen seihileko emaitzak
Kutxabankek 108 milioi irabazi ditu, iaz baino % 49 gutxiago
248 milioi euro hornitze inbertsioetara bideratu ditu Kutxabankek. Caja Sur Kordobako kutxak 1,6 milioi euro irabazi dituela jakinarazi du Kutxabankek.
Erredakzioa
Kutxabankek (BBK, Vital Kutxa eta Kutxa) 108 milioi euro neto irabazi ditu urteko lehen seihilekoan, iazko epe berdinean baino % 49,3 gutxiago, ohar batean jakinarazi duenez. 248 milioi euro hornitze inbertsioetara bideratu ditu Kutxabankek.
Zergak ordaindu aurretik (gordina), 112,9 milioi euroko irabaziak zituen EAEko bankuak, 2011n baino % 51,8 gutxiago.
Bestalde, Caja Sur Kordobako kutxak 1,6 milioi euro irabazi dituela jakinarazi du Kutxabankek.
Kutxabanken negozio bolumenak ere behera egin du (% 2,8), eta 117.800 miloi eurotan kokatu da.